- RUTA 1 AIARALDEA. Okondoko itzulia
- RUTA 2 AIARALDEA. La Barrerillako itzulia
- RUTA 3 AIARALDEA. Peña Anguloko itzulia
- RUTA 4 AIARALDEA. Urduñako itzulia
- RUTA 5 AIARALDEA. Aiaraldeko itzulia
Proposatzen dizuegun ibilbide biribil txiki honek Aiaraldeko bihotzean ibiltzeko aukera ematen digu, eskualdeko bi herri garrantzitsuenak lotuz: Laudio eta Amurrio. Ia zailtasunik gabeko ibilbide da, Malkuartuko gaina kenduta; aproposa, beraz, inguratzen gaituen eremuan ibiltzeko eta bazterrak gozatzeko.
Amurrion bertan irteera eta helmuga dituela, ibilbide honek La Barrerilla mendatearen igoerara hurbilduko gaitu eta, ondoren, behin Izarra herria igarotakoan, Altubeko mendatean behera jaitsiko gara, Gorbeiako Parke Naturalean sartuta. Baranbio igarotzean, Garrastatxuko gaina igo dezakegu, 2,8 km-koa eta % 10,5ekoa; malda batzuk % 20koak dira. Han, gure herrikide Mikel Landak Euskal Herriko itzuliko etapa irabazi zuen 2016an, etapa tontorrean amaitu baitzen.
Luiando ibilbide honetako irteera eta helmuga da. Esan genezake erdi-mailako mendi ibilbidea dela. Kasu honetan, Gorobel mendilerroa inguratu eta, lehendabizi, Anguloko mendatean gora igoko gara, eta goi-ordokitik Urduñako mendatean behera jaitsiko gara, hegoaldetik igoko duguna. Azken horren jaitsieran, geratu bertako behatokian, eskualdearen gaineko ikuspegi zoragarriak gozatzeko.
Aldaketa txikiak ditu 3. ibilbidearekin alderatuta (kontrako norabidean). Bada, 4. ibilbide honek Urduñako mendatearen igoeraz gozatzeko aukera emango digu, hau da, gure “hiru handietako” bat, Herrera eta Urkiolako mendateekin batera. Aipagarria da hamahiru bider igo dela Espainiako Txirrindularitza Itzulian, eta lehen edizioetan 1960 aldean erabakigarria izaten zen, Itzulia Euskadin amaitzen zenean.
Proposamen malkartsua, Peña Angulo, La Barrerilla eta Garateko gaina igoko baitira, zeharkatuko ditugun malda ugariez gain. Artziniegatik abiatu eta bertara ere iritsita, baina aurreko ibilbideetan bezala, eskualdeko edozein tokitan lotu ahal gatzaizkio 5. ibilbide honi. Izan ere, izenak berak dioen bezala, Aiaraldeko itzuliak eskualde osoa zeharkatzeko eta gozatzeko aukera emango digu.














